TEKNOLOGIA BERRIEN HAUSNARKETA
TEKNOLOGIA BERRIEN HAUSNARKETA
1. IKASTETXEAREN KOKAPENA :
Nire ikastetxea, Olabide Ikastola, Gasteizen kokatuta dago eta bertan 3 eta 18 urte bitarteko hezkuntza eskaintzen da. Gure ikastetxea ez dago Gasteizko erdialdean,kanpoaldean baizik; Lasarte errepidean hain zuzen ere.
2. IKASTETXEAREN EGOERA TEKNOLOGIKOA :
Gure eskola, 3 eraikin ezberdinetan banatuta dago eta hurrenez hurren hezkuntza maila ezberdinetan banatzen da adinka.
a. Haur Hezkuntzako eraikina : Eraikin honetan ez dago informatikarako gelarik,hemengo umeak 2urtetatik 6urterara bitartekoak direlako.Honez ez du esan nahi teknologia berriekin harremanik ez genuela, joko didaktikoen bidez lantzen genituelako zenbait aspektu.
b. Lehen Hezkuntzako eraikina: Eraikin honek berriz,2 infogela handi ditu eta bertan multimedia klaseak ematen ditugu LH 1.go mailatik LH zikloa amaitu arte.
Lehenengo infogela batean,40 ordenagailu daude,gela oso bat sar dezan eta ume bakoitza ordenagailu bat izan dezan.Bigarren infogelan,beste 30 ordenagailu daude ere, ume guztiak aukera izateko euren ordenagailu propioa izateko.Honetan, informatika lantzeaz aparte,ingelesez egiten genuen.
c. DBH eta BATXILERGOKO eraikina: Azkeneko eraikin honetan adin nagusiagokoak daudela kontuan izanda,infogela 2 ditugu,40 ordenagailuz hornituta,zenbait eskaner eta inprimagailuekin.Baita, proiektorea dugu,klaseak horren bitartez adierazkorragoak direlako eta baita aurkezpenak egiteko aproposak ere.
Esan beharra dago ere, bai LH-n eta baita DBH eta BATXILERGOAN, urtean behin irrati saioa egiten dugula,eta horretarako materialaz baliatzen gara.Gela bat daukagu non grabaketak egiten ditugun eta irrati-saioa aurrera eraman.
Ikastetxe osoari dagokionez,webgunea duela esan beharra dago : www.olabideikastola.com. Honetan,bai kiroletako bai kulturako ekintzaz ere hitz egiten digu eta bertan, teknologia berrien erabilpena eta aldi berean talde giroa suspertzeko, partidu bakoitzeko kronika egin behar dugu.Hau da,saskibaloi partidua jokatu eta nola jokatu dugun,talde giroa,emaitza etab.etaz azaltzen da kronika horretan.Modu honetan, fitxategiak eta argazkiak nola igotzen diren ikasten dugu eta aldi berean teknologia berriekin sozializatu.
Nire gelari dagokionez, nahiz eta ez dugun ordenagailu klasean bertan izaten,informatikarako orduak ditugu ikasturte osoan zehar.Proiektoreak eta diapositiba makinaz ere baliatzen gara gure lanak eta irakasleen azalpenak hobeto ulertzeko.
3. TEKNOLOGIAREN ERABILERA :
Aldez aurretik aipatutakoa sakonduz, infogelen erabilerara ekingo diogu.
Infogela, teknologia berrien erabilerarako eta programa ezberdinak ezagutu eta jorratzeko gunea dugu.Interneten informazioa bilatzeko,lanak egiteko,lanak inprimatzeko … balio digu.
Erabiltzen genituen programetako batzuk: Word, Powerpaint, Micromundos,Excel,Paint, beraiek eskaintzen zizkiguten programak ingelesa ikasteko … eta beste hainbat gogoratzen ez ditudanak.
Word,Powerpoint eta Excel gehienbat lanak jorratzeko gaira bideratuta daude, eta erraztasuna hartzeko eta idazteko abilezia hartzeko.Micromundos programa, oso programa aberasgarria izan da niretzat,entretenigarria eta aldi berean bere pentsatzeko aldea zuen,ez da ohiko programak bezalakoa.
Irrati tailerren helburua, irrati mundua ezagutzeaz aparte, grabaketak egiterakoan,bideak ezagutu eta jorratzea da helburu.Gainera,informazioa bilatzean ere ordenagailuaz baliatzen ginen.Honez gain,gorputz adierazpena,hizkuntza eta ahozkotasuna lantzen dugu ere.
Aipatu dudan gisa, ikastolako webgunea ere ikasleen ekarpena bazuen,kronikak igotzen baikenituen,bai idatziz eta baita argazkiak ere.
4. HAUSNARKETA ETA PROPOSAMENAK :
Nire ikastetxeak teknologiari emandako trataerari dagokionez, baliabide eskari aproposa eta nahikoa dugulako ustean nago,eta kudeaketa egokia dela ere.
Nire proposamena hobekuntzarako, arbel digitalen ezarpena da eta baita wikiak ere.
Arbel digitalen inguruko informaziorik ez dut jaso,lehenengo pertsonan ez dudalako bizi,baina interesgarria dela uste dut,eta aurrerapauso bat teknologia munduan sartzeko.
Nire esperientzia ordenagailuekin positiboa izan da,bai eskolan eta baita etxean ere.Etxean 5ordenagailu ditugu eta betidanik eduki dut bat lanak egiteko,komunikatzeko,informazioa bilatzeko … Hau da, erraztasuna joan naiz urteetan zehar hartzen eta nahiko solte eta gustura ibiltzen naiz ordenagailuekin.Betidanik interesa piztu didan erreminta izan da eta honezkero eguneroko bizitzan ohikoa da niretzat.Informatikaren mundua gustuko dut pilo eta beharrezkoa dela gainera pentsatzen dut,gure gizarte hau aurrera doan heinean,teknologiak ere aurrera doazelako,eta ezinbestekoak ditugulako gaur egun.
Laburbilduz, teknologia berriekin dudan lotura estua da eta informazioa bilatzeko eta sozializatzeko erabiltzen dut gehienbat.







